Argitaratuta daude gizarte langile postuetarako bosgarren ariketako emaitzak eta oposizio-lehiaketako puntuazio totala

2009/06/27

Udalaren webgune honetan kontsultatu daitezke.

 

Dagoeneko argitaratuta daude webgune honetan gizarte langileen bi postu betetzeko bosgarren ariketako emaitzak. Horrekin batera, jada argitaratu dira oposizio lehiaketako behin-behineko puntuazioa eta baita puntuazio totalak ere. Dokumentu berdinean daude jasota hiru emaitzak. Kontsultatzeko egin klik hemen.

Jakinarazten da, behin-behineko ebazpen honen aurka interesatuek Epaimahai Kalifikatzaileari zuzendutako erreklamazioa egin dezaketela ebazpena iragarki taulan jarri (gaur, ostirala) eta biharamunetik kontatzen hasita 3 laneguneko epean.