Argitaratuta daude Ludotekako Hezitzaileen lan-poltsa osatzeko lehenengo ariketako emaitzak
Erreklamazioak aurkezteko epea irailaren 20an amaituko da.
Udalaren webgune honetan argitaratuta daude Ludotekako Hezitzaileen lan-poltsa osatzeko lehenengo ariketako behin-behineko emaitzak. (Emaitzak kontsultatzeko sakatu hemen).
Erreklamazioak aurkezteko epea irailaren 20an amaituko da eta deialdiko 3. oinarrian ezarritako moduaren arabera aurkeztu beharko dira. Ariketa hau gainditu duten izangaiei hurrengo froga egiteko (euskararena), data aurrerago jakinaraziko dela adierazten zaie.



