Argitaratuta daude Turismoko eta Giza Baliabideetako teknikarien kontratazio prozesuko aurreneko ariketen emaitzak
Turismokoei dagokionez, azterketa gainditu dutenek apirilaren 19an izango dute hirugarren proba. Giza Baliabideetakoek, berriz, apirilaren 14an.
Argitaratuta daude Udalaren webgunean Turismoko eta Giza Baliabideetako teknikarien kontratazio prozesuko aurreneko ariketen emaitzak. Hemen kontsultatu daitezke turismoko ariketen emaitzak, eta hemen giza baliabideetakoak.
Hirugarren ariketarako data
Ariketa horiek gainditu dituzten izangaiei hurrengo froga egitera deitu zaie orain. Hirugarren ariketa, apirilaren 19an gainditu beharko dute turismoko teknikari posturako hautagaiek. Azterketa 9:00etan hasiko da eta udaletxean bertan egingo da.
Giza Baliabideetakoek, berriz, apirilaren 14an izango dute hirugarren ariketarako hitzordua. Horien kasuan ere 9:00etan hasiko da azterketa eta udaletxean egingo da.



