Argitaratuta daude udaleku irekietarako begiraleak kontratatzeko oinarri arautzaileak

2010/02/26

Eskabideak aurkezteko epea astelehenean irekiko da eta martxoaren 18ra arte iraungo du. Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira eskabideak eta dokumentazio osagarria.

 

Gaur (otsailak 26, ostirala) argitaratu dira Udalaren webgune honetan Zumaian udan egingo diren udaleku irekietarako begiraleak kontratatzeko oinarri arautzaileak. Udalak zuzenean kontratatuko ditu aurten udaleku irekietako begiraleak eta astelehenean (martxoak 1) irekiko da eskabideak aurkezteko epea. Kontratuaren iraupena hilabetekoa izango da (uztaila) eta lanaldia, Udalak zehaztutako programari aurre egiteko beharrak kontutan izanik ezartzen duena izango da.

Eskabideak martxoaren 18a baino lehen

Martxoaren 18a izango da eskabideak aurkezteko azkeneko eguna eta Udaletxeko Erregistroan entregatu beharko dira, 8:30etik 14:30erako ordutegian. Aurkeztu beharreko dokumentazioa, berriz, honakoa izango da: eskaera orria beteta, Nortasun Agiriaren fotokopia, eskatzen den tituluaren fotokopia, eta eskaeran aipatutako merezimenduak egiaztatzen dituen agirien kopiak.

Deialdiaren oinarriak eta izen-emate orria hemen eskuratu daitezke.