Arkitekto tekniko bat kontratazeko prozesua zabaldu du Zumaiako Udalak

2018/03/27

Aipatu prozesua Lanbiden argitaratutako lan eskaintzaren bitartez egingo du eta interesdunek apirilaren 11a arte izango dute bertan izena emateko epea.

Gaur bertan zabaldu du Udalak arkitekto teknikoa kontratatzeko lehiaketa bidezko prozesua. Aipatu lan eskaintza Lanbiden argitaratuko da eta pertsona interesdunek, beraz, Lanbideko webgunean eman beharko dute izena, horretarako azken eguna apirilaren 11a izanik.

Lanpostuaren ezaugarriei erreparatuz, denbora osoko lanaldia izango da eta hasiera batean, kontratuaren iraupena irailaren 30a arte izango da. Edonola ere, irailean, epea luzatzeko beharra zein baldintzak aztertuko dira.

Hautagaiek bete beharreko arduren artean, esate baterako, bide, eraikin eta azpiegitura publikoetan sustatzen diren obra txikiak zuzendu, brigadaren eginbeharrak zehaztu, pleguak idatzi, obra txikien baimenak aztertu edota hirigintza sailari laguntza teknikoa eman beharko die, besteak beste.

Horretarako ezinbestekoa izango da hautagaiek honako baldintzak betetzea:

  • Arkitekto tekniko edo indarrean dagoen legerian pareko den tituluren bat edukitzea
  • 3. HE edo baliokidea den hizkuntza tituluaren jabe izatea

Esan bezala, kontratazioa lehiaketa bidez egingo da eta horrenbestez honako merituak baloratuko dira:

Lan esperientzia

  • Administrazio publikoan antzeko funtzio eta ardurak betetzen duen esperientzia
  • Enpresa pribatuan, Administrazio Publikoari hirigintza-gaietako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak ematen duen esperientzia.

Prestakuntza ikastaroak

  • Deitutako lanpostuarekin zuzeneko lotura duten ikastaroak, zentro ofizialetan egindako edo homologatutakoak: INAP, IVAP, Eskola Profesionalak, Eskola Ofizialak eta Unibertsitateak. 20 orduz azpikoak edo ordu-kopurua zehaztu gabe dutenak ez dira kontuan hartuko.

Oharrak:

  1. Lanbiden lan-eskaintza argitaratzen den egunaren aurreko egunerarte izango dira kontuan hartuko diren merituak.
  2. Hautagaiek kontuan hartzea nahi dituzten merituen datuak Lanbiden eguneratu beharko dituzte, horiek hartuko baitira kontuan. Horrez gain,  oinarrietan jasotako irizpideetan azaltzen den moduan egiaztatu beharko dituzte, bi kasuetan apirilaren 11a arteko epean.

Behin merituen balorazioa eginda, lanpostuaren ardurekin zerikusia duen elkarrizketa praktikoa egingo da. Kasu honetan, hautagaien kopurua altua izanez gero, epaimahaiak erabaki dezake elkarrizketa, merituen atakean puntuazio altuena lortu duten hautagai multzo bati soilik egitea.

Oinarrien inguruko informazio osoa hemen

Web bidez dokumentazioa aurkezteko hemen