Arrangoleta haurreskolako plaza libreetarako izen emate epea urtarrilaren 14tik 18ra izango da

2013/01/08

Arrangoleta haurreskolan 0-2 urte bitarteko haurrentzako dauden 3 plaza libre betetzeko izen emate epea irekita izango da urtarrilaren 14tik 18ra bitartean. Interesa duten pertsonek eskari orriak bertan jaso ditzakete, eta beteta izen emate epean entregatu beharko dituzte (ahal dela 15:00etatik 16:00etara bitartean).