Arranpla berriro ireki da, konponketa lanak amaitu ostean

2019/07/10
Ekainean abiatu zituen Portu Zuzendaritzak Arranpla konpontzeko lanak. Kaltetuta zeuden zimenduak konpondu dituzte, horrek sor zitzakeen arazoak ekidin eta segurtasuna bermatzeko.

Aurreikusitako denbora baina gehiago iraun dute obrek, baina asteartetik irekita dago Arranpla.