Arranplan konponketa lanek atzerapena dute

2019/06/25

Portu Sailari argibideak eskatu ondoren, Udal Gobernuak herritarrei adierazi nahi die hurrengo astean berrekingo diotela arranplaren konponketa lanari. Izan ere, marea hilak dira eta arrapala azpiko betelana eginda badute ere, zimentazio zapata ezin dute hormigonatu, mareako ura dela eta. Datorren astean, marea biziagoak etortzen direnean, lanari berrekin eta astebururako amaituta egoea espero dugu.