Arrasto fosil misteriotsu bat Zumaiako labarretatik berreskuratuta

2011/11/15

Munduan ezagutzen den 'Saerichnites abruptus' arrasto fosilaren alerik handiena eta osoena bilatu dute Zumaiako labarretan, eta horren inguruko hitzaldia izango da azaroaren 16an, asteazkenean, 19:00etatik aurrera Algorri Interpretazio Zentroan.

 

Zumaiako labarretan 'Saerichnites abrutus' arrastoo fosil handiena eta osoena bilatu dute. Hori dela eta, Hori dela eta, Juan Carlos Gutiérrez Marco, CSIC-rko paleontologo ospetsuak, Zumaiako arrokak iknofosiletan duten nazioarteko garrantziari buruzko hitzaldia emango du. Hitzaldia, azaroaren 16an, asteazkena, 19:30etan izango da Algorri Interpretazio Zentroan.

Arrasto fosila labarretatik atera egin behar izan da azken hilabeteotako higadurak erortzeko zorian zuelako. Ekintza hori biotopoko geokontserbazio eta dibulgazioko planaren barruan kokatu zen. Asteazkenetik aurrera, arrasto ikusgarri hori, Algorri Interpretazio etxean izango da ikusgai.