Arretaz ibiltzeko deia egiten die Udalak herritarrei
Arratsaldean mareak gora egitean arazoak sor daitezke berriro, eta Udalak herritarrei tentuz ibiltzeko deia egiten die.
Azken egunotako euriteak direla-eta, hainbat arazo izan dira azken orduotan Zumaian. Hala gaur goizaldean urak arazoak sortu ditu Ardantzabide kalean zein Estazioko auzoan. Azken honetan, suhiltzaileen laguntza behar izan da urak sortutako arazoak konpontzeko.
Ardantzabide auzoari dagokionez, marea biziak, euritea eta mareak gora egitean arazoak sortu ohi dira, eta gaurkoan ere hala gertatu da, eta kalea urez bete da.
Parol bidea itxita dago, eta Zumaia eta Zarautz arteko N-634 kostako bidea ere itxi egin dute.
Arretaz arratsaldean
Hurrengo marea gora 18:00etan izango da, eta euri jasak jarraitzen badu, zenbait lekutan arazoak sor daitezkeela aurreikusten du Udalak. Hala, gertutik jarraituko dute arazoak sortu diren zonaldeak zein eurite garaian arriskutsu izan daitezkeenak. Hala, behar diren neurriak hartuko dira, eta agian, arratsalde partean kale edo zonalde batzuk itxi beharra izango da; Ardantzabide, adibidez.
Zumaiako Udalak herritarrei arretaz ibiltzeko eskatzen die. Euri zein haize lekuetatik babesteko deia egiten die, eta arratsaldean mareak gora egingo duenez, ibilgailuak leku seguruan uzteko eskatzen die.



