Arretaz ibiltzeko gomendioak eurite eta marea biziengatik

2010/06/15

Euskalmetek eta Sos Deiakek alerta bereziak ezarri dituzte ondorengo orduetarako.

 

Herritar guztiei jakinarazten zaie gaurko eta biharko Euskalmetek eta SOS Deiakek alerta bereziak ezarri dituztela:

Asteartean, hilak 15,  Kantauri isurialdeko zenbait puntutan 24 ordutan metro koadroko 60 litro baino gehiago pilatzeko probabilitatea dago. Zaparradak botako ditu, eta euria gogor egingo du.  Beraz, ALERTA HORIA ezarriko da.

Asteazkenean, hilak 16,  Kantauri isurialdeko zenbait puntutan, 24 ordutan metro koadroko 80 litro baino gehiago pilatzeko probabilitatea handia da. Zaparrada iraunkorrak botatzeko probabilitatea handia da. Ondorioz, ALERTA LARANJA ezarriko da.

Horrez gain, kontuan izan behar da Marea biziak direla. Horregatik, kontuz ibili eta arreta berezia izan Urola eta Narruondo ibaien inguruetan, gainez egiteko arriskua egon daiteke eta.