Arritokieta Egunean, salda izango da

2011/09/06

Irailaren 8an ospatuko da Arritokieta Eguna. Egun horretan bukatuko da Arritokietako Amabirjinaren inguruko bederatziurrena, eta Erkibe Kultur Elkarteak Zumaiako Udalaren laguntzarekin salda emango du, ermitaren aurrean. 11:30etan izango da meza, eta hura bukatu ostean izango dute bertaratutakoek salda edateko aukera.