'Arriya' filma grabatzen izango dira datorren aste osoan
Orain bi aste ere Zumaian izan ziren grabaketa lanetan, eta datorren astean bueltan izango dira.
Arriya filmaren grabaketa aurrera doa, eta datorren astelehenetik aurrera, berriro, Zumaian izango dira. Astelehenetik larunbatera bitartean, egunero-egunero egingo dute lan herrian, eta aurrez barkamenak eskatu nahi dizkiete zumaiarrei sor ditzaketen eragozpenengatik.
Astelehen eguerdian hasiko dute Zumaiako lan astea. 13:00etatik aurrera Erribera kaleko etxe batean izango dira, eta bertan pasatuko dute lanaldi osoa. Asteartean, Arritokieta kalean izango dute kokagunea; 16:00etatik gauerdira aldera arte han arituko dira grabatzen. Asteazkenean, Olazabal Idazkaria kaleko 9. zenbakian prestatutako okindegian izango dira lanean, goizeko 10:00etatik aurrera. Ostegunean eta ostiralean, berriz, Ondar gain etxean egingo dituzte Zumaiako. Eta azkenik, larunbatean, Mojaxarren komentua Guardia Zibilen Kuartel bilakatuko dute.
Filmaren grabaketak, besteak beste, trafikoan hainbat eragozpen sor ditzake, grabaketak direla-eta, edo grabaketarako behar dituzten ibilgailuak direla-eta. Beraz, herritarrei kontuz ibiltzeko eskatzen zaie.



