'Arriya' filma grabatuko dute Zumaian

2010/08/09

Datozen egunotan grabatuko dute filma Zumaiako leku desberdinetan, eta hainbat eragozpen sor ditzakete.

 

Arriya filma grabatzen ari dira azken asteotan, eta datozen astearte, asteazken eta larunbatean Zumaiako kaleetan grabatuko dute.  Filmeko zuzendaria Alberto Gorritiberea zumaiarra da, eta bihartik aurrera zumaian egingo dituzte grabaketak. Aste honetako astearte, asteazken eta larunbatean grabatuko dituzte filmeko hainbat zati Zumaian. Grabaketa horiek direla medio, hainbat eragozpen edo oztopo sor daitezke batik bat Alde Zaharreko kaleetan.

Astearte eta asteazkenean arratsaldez egingo dituzte grabaketak. Asteartean, 17:30ak aldera hasiko dira prestaketa lanak egiten Alde Zaharreko kaleetan, eta 22:00ak arte  ibiliko dira bertan. Afal ostean, Olazabal Idazkaria kalearen 9. zenbakian egingo dituzte grabaketak.

Asteazkenean, 15:00etatik 19:00ak aldera arte Zumaiako hilerrian izango dira lanean. Ondoren, gauez San Juan Iturrian grabatuko dute. Larunbatean, berriz, Elizan grabatuko dute, goizeko 8etatik 3ak arte.

Grabaketa horiek, ordea, ez dira bakarrak izango. Izan ere, abuztuaren 23tik 28ra bitartean ere Zumaian izango baitira Arriya-koak. Hala ere, egun horiek gerturatzen doazen heinean jakinaraziko da zein egunetan eta non izango diren.

Filmaren egileek Zumaiako bizilagunei aurrez barkamena eskatu nahi die, sor ditzaketen eragozpenak direla medio. Izan ere, herriko hainbat kaleetako argi eta trafiko mozketa eragingo dituzte.