Artadi auzoan San Migel eguna ospatu dute
Joan den asteburuan eta atzo egin zituzten auzotarrek San Migel eguneko ospakizunak eta giro ederra izan zen protagonista.
San Migel jaiek ez dute hutsik egiten Artadi auzoan eta aurten ere jaia eta giro ona izan dira nagusi. Joan den asteburuan hainbat ekitaldi izan ziren auzotarren gozamenerako. Larunbatean pottokak izan ziren gaztetxoenentzako eta ondoren ospatu zen Artadiko harriaren 9. edizioa. Herri kirolak egin zituzten igande goizean, eta arratsalde partean jende ugari bildu zen trikitilari txapelketa ikustera.
Atzo, berriz, San Migel eguna ospatu zuten; meza, pilota partidak, txakolin dastatzea eta erromeria alaia izan ziren nagusi atzoko egunez Artadin.



