Artadiko antenaren egokitzapen lanak medio, ostegunean mozketak izan daitezke zerbitzuan
Telebista aparailuan kateren bat galdu dela sumatzen dutenek telebista berriro sintozizatu beharko dute. Bestelako arazorik izatea ez da aurreikusten, baina kasu horretan instalazioen arduradunarekin (bakoitzaren antenista) jarri beharko da harremanetan.
Datorren ostegunean, hilak 13, Itzelazpi SA Eusko Jaurlaritzako Telekomunikazioetarako entitate publikoak, dibidendo digitalak eragindako LTD bandaren liberaziorako beharrezkoak diren lan teknikoak egingo dituzte Artadiko antenan.
Lan teknikoek irauten duten bitartean, gerta daiteke zerbitzua moztu behar izatea, tarteka. Lanak egin ostean, gerta daiteke zenbait aparailutan kateren bat galtzea. Hori gertatzen zaienek telebista berriro sintozizatu beharko dute, 'Kanalen bilketa autonatikoa' funtzioa erabiliz.
Lan horiek bestelako arazorik ez sortzea aurreikusten da, baina bizilagunen batek arazoren bat badu bere antenistarekin jarri beharko du harremanetan.



