Artadiko udal etxebizitza tasatuetan izena emateko epea uztailaren 4ra arte luzatu da

2012/06/27

Artadiko udal etxebizitza tasatuetan izena emateko epea bukatzear da, baina epealdia luzatzea erabaki du Zumaiako Udalak. Hala, zozketan parte hartzeko izena emateko azken eguna uztailaren 4a izango da (14:30ak arte). Etxebiden etxebizitza tasatuetan alta emanda daudenak eta baldintzak betetzen dituztenak zuzenean sartuko dira zozketan. Izena emanda dutenek, baina zozketan parte hartzerik nahi ez dutenek, zozketatik kanpo gelditzeko instantzia bat aurkeztu behar dute udaletxean.