Artadiko igorgailutik ere hasi dira LTDko ekipoen emisioak

2010/07/12

Artadiko igorgailua piztuta dago jada eta oraindik arazoak zituzten guneetako bizilagunek dagoeneko eskura dituzte LTDaren seinaleak.

 

Itelazpi Telekomunikazioen Zerbitzu Publikoak eta Zumaiako Udalak jakinarazi dutenez, Artadiko igorgailuan kokatutako LTDko ekipoak piztuta dira jada. Hala, oraindik arazoak zituzten guneetako bizilagunek dagoeneko eskura dituzte LTDaren seinaleak eta jabeen erkidegoak beren telekomunikazioen instalatzaileekin jar daitezke harremanetan beren antenetan beharrezko diren egokitzapenak egiteko.

Arazoak izan dira Txikierdi, San Jose, Bidape Azpiko eta Jadarre auzoetako estaldurarekin eta azkenean, antena berri bat egokitu dute Artadi auzoan. Antena berria jarrita eta instalazio guztia egina dagoela, auzo horietako bizilagunei jakinarazten zaie norbere etxean probaketak egiten hasteko. Oraindik seinale digitala behar bezala iristen ez zaien bizilagunei Udalean abisua emateko eskatu zaie.