Artadin habi kutxak jarriko dira larunbatean

2014/04/03

Joan den martxoaren 1ean habi kutxak egiteko tailerra antolatu zen Algorri Interpretazio Zentroan, eta larunbat honetan (apirilak 5) jarri egingo dira Artadin.

Larunbat honetan (apirilak 5) habi kutxak jarriko dira artadin. Goizeko 11:00tan elkartuko gara Santiago auzoan (Guascor eraikinean, Zumaia Motor tailer mekanikoaren alboko aparkalekuan). Bertan martxoaren 1eko tailerrean egin ziren habi kutxak banatuko dira eta artadirantz abiatuko gara. Ibilbidean zehar zenbait txori espezientzako eta saguzarrentzako habi kutxak jarriko dira. 

Gonbidatuta zaudete!
 
OHARRAK:

 

  • Deialdia herritar guztiei zabalduta dago, baina tailerrean parte hartu zuten haurrek lehentasuna izango dute eurek egindako habi kutxak jartzeko. 
  • Mendian ibiltzeko oinetako egokiak eta edateko ura eramatea gomendatzen da.
  • Adin txikikoak gurasoekin joan behar dira. 
  • Izena-ematea gomendatzen da. 
  • Elkartze-puntua ikusteko klikatu hemen