Artadin LTDaren antena muntatzeko lanetan ari dira

2010/06/10

Arduradunek azaldu dutenez, datorren astean muntatuta egongo da antena, eta gero, instalazio eta egokitzapenak egin beharko zaizkio.

 

Zumaiako ia txoko guztietara zabalduta dago Lurreko Telebista Digitalaren emisioa. Martxoan egin zituzten egokitzapenak herrigunearen zonalde nagusienean seinale digitala bermatzeko, eta Oikian eta Narruondon exekuzio bereziak egin dituzte Itelazpik eta Udalak. Orain, arazoak zituzten zenbait gunetara ere emisioa ahalbidetzeko Artadin antena jartzen ari da Itelazpi Telekomunikazioen Zerbitzu Publikoa. Arduradunek azaldu dutenez, datorren astean muntatuta egongo da antena bere osotasunean, eta gero, instalazio, egokitzapen eta bestelako lanak egin beharko zaizkio. 20 metroko altuera izango du antenak.

Exekuzio honekin Artadi, Txikierdi eta San Jose auzoetako arazoen konponketa ahalbidetuko da. Behin antena jarrita eta instalazio guztiak eginak daudenean Udalak auzo horietako bizilagunei jakinaraziko die norbere etxean probaketak egiten hasi daitezen. Oraindik seinale digital behar bezala iristen ez zaien bizilagunei Udalean abisua emateko eskatu zaie.