Artisau eta Elikagai azoka egingo da igandean Zumaian
Era askotako produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da azoka zabalik Eusebio Gurrutxaga plazan.
Igandean, ekainaren 20an, Artisau eta Elikagai azoka ospatuko da Zumaian. Egun guztian zehar, Eusebio Gurrutxaga plazan, hainbat postu ezberdin bilduko dira (gazta, pastelak, eztia, pitxiak, ehungintza, xaboiak, zilarra, kutxak, tailerrak - parte hartze zuzen bat bultzatuz-,…). Postuen ordutegia honako hau izango da: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Goiz partean, 10:00etatik 14:00etarak, giroa alaitzeko trikitixa izango dugu Obaneuke taldearen eskutik.
'Slow Zumaia' egitasmoaren baitan antolatu dute aurtengo Artisau eta Elikagai azoka.



