Artisau eta Elikagi azokak girotu du asteburua Zumaian

2010/06/21

Era askotako produktuak erosi eta dastatu ahal izan ziren atzo (igandea) Eusebio Gurrutxaga plazan.

 

‘Slow Zumaia’ ekimenaren baitan, Artisau eta Elikagai azoka ospatu zen atzo Zumaian. Eguraldia lagun, jende ugari hurbildu zen Eusebio Gurrutxaga plazara, eta era askotako produktuak erosi eta dastatu ahal izan zituzten bertaratu zirenek. Elikagaien artean, gaztak, ardoak, opilak edota pastelak izan ziren hainbat postutan. Artisautzari lotuta, berriz, larruz egindako oinetako eta poltsak, zilarrezko bitxiak, egurrezko kaikuak, oihalak edota mota desberdinetako ukenduak eskaini zituzten artisauek, besteak beste.

Horiez gain, gaztetxoentzako hainbat tailer izan ziren eta trikitixak alaitu zuen giroa Beheko Plazan. 

 

Artisau azoka 2010