Asier Kidam magoak etxean erabilitako olioa birziklatzen erakutsiko die gaztetxoei
Urola Kostako udalek eta Udal Elkarteak elkarlanean abian jarritako kanpainaren baitan izango da magoa Zumaian. Kanpainaren baitan, eskualdeko etxe guztietara eskuorriak bidali dituzte aste honetan, eta zozketak ere egingo dira.
Igandea arratsean, Udal Elkarteak Urola Kostako Udalekin batera abian jarritako etxean erabilitako Olioa birziklatzeko kanpainaren baitan, Asier Kidam magoa ibiliko da. Magoaren bidez, herritar gaztetxoei magiaren bidez etxean erabilitako olioa nola birziklatu erakutsiko die.
Baina ez da hau kanpaina horren baitako ekintza bakarra. Izan ere, aste honetan, eskualdeko postontzi guztietan esku-orri bat banatuko da. Bertan olioa gaika biltzeak ingurumenari dakarzkion onurei buruzko informazioa agertzen da: nola birziklatu, zer egiten den bildutako olioarekin, kaleko edukiontziak non dauden...
Esku-orriarekin batera 12 itsasgarri edo pegatina banatuko dira. Olioaren edukiontzian uzten dugun ontziari itsasgarria pegatu behar zaio, izen-abizenak eta telefonoa idatzita. Zumaian, 9 gunetan dago olioa biltzeko edukiontzia.
Hilero bi lagunentzako 2 bazkari edo afari zozketatuko dira (eskualdeko jatetxeetan). Horrela, bide batez, eskualdeko jatetxeek olioa gaika biltzen azken urteotan egin duten ahalegina ere eskertu nahi dugu.
Kanpaina indarrean egongo da 2013ko urriaren 31 arte.



