Aspanogi elkarteak jaso du Flysch Trail mendi lasterketatik ateratako dirua
Atzo arratsaldean egin zuten ekitaldia eta mendi lasterketako bileteetako irabazleei ere sariak entregatu zitzaizkien.
Iragarrita bezala, Zumaia Flysch Trail mendi lasterketako antolatzaileek entregatu diote Aspanogi, minbizia duten haur gipuzkoarren gurasoen elkarteari, agindu zieten diru-laguntza.
Uztailaren 11n Zumaian jokatu zen lasterketa eta antolatzaileek, aurten bigarren urtez, izen-emateetatik ateratako dirua Aspanogi elkarteari eskaini diote. Atzo, asteartea, egin zuten ekitaldia Erribera kalean dagoen Eroski Bidaiak-en aurrean. Aspanogi elkarteak 3.000 euroko txekea eta Sumofic taldeak eskainitako bi inpresora jaso zituen mendi lasterketako antolatzaileen eskutik.
Aspanogiri eskainitako laguntzaz gain, mendi lasterketako billeteen sari-banaketa ere atzo ospatu zuten. Sari nagusiaren irabazlea Ana Pinillos izan da, bi lagunentzako Meditarreonoko zeharkaldia irabazi du.



