Aste barruan ere bisitak egingo dira Geoparkean, uztailean eta abuztuan

2011/07/06

Ibilbideen gaineko informazioa eta erreserbak www.geoparkea.com web gunean egin daitezke.

 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak uztailean eta abuztuan bere eskaintza zabalduko du eta asteburuetan ez ezik, astean zehar ere hainbat bisita gidatu prestatu ditu. Ekimen hauen guztien gaineko informazioa eskura dezake bisitariak www.geoparkea.com web gunean eta erreserbak egiteko aukera ere badu bertan.

Honela, asteazkenerako, uztailak 6, hainbat proposamen eskaintzen dizkigu Geoparkeak:

Batetik, Zumaian, bi ibilaldi egingo dira txalupaz. Lehenengoa euskaraz izango da eta goizeko 11:30etan aterako da; bigarrena, gazteleraz, 13:00ean aterako da. Jarduera honek 75 minutuko iraupena du. Itsas txango honetan Deba eta Zumaia arteko flyscha itsasoz ezagutzeko aukera izango dute herritarrek.

Arratsaldeko 17:00etan, aldiz, Debako itsasadarrean kayakean ibiltzeko aukera eskainiko da. Bi orduz bere natur balioa berreskuratu duen padura ezagutu ahal izango dute bisitariek. 

 

Uztailaren 9an, larunbatean, lau irteera egingo dira: 

Irteera geologikoa eta txalupaz irteera. Zumaiako Algorri Ezagutza Etxean goizeko 10:00etan egingo dute hitzordua. Geologo baten laguntzarekin, zonaldeko ondare geologikoa nahiz bertako itsaslabarrak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. 3 ordu eta erdiko iraupena duen jarduerari amaiera emateko, txalupaz egingo dute ibilaldia flysch-a itsasotik bistaratzeko.

 

Lasturko sekretuak. Goizeko 10:00etan Goikolako gaztandegian hasi eta bertako oihal tailer tradizionala ezagutu ostean, Lasturko Aterpetxean talo-tailer batean parte hartzeko aukera izango du bisitariak. 3 orduko bisita da.

Urolako itsasadarra kayak-ean: Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera irteerari Zumaiako Turismo bulegotik. Bi orduz Urolako Itsasadarreko naturguneaz gozatu ahal izango da.

Nautilus Zentroa eta txalupaz irteera Mutrikuko Flysch beltzera. Mutrikuko Nautilus zentroa ezagutu ostean, txalupa hartu eta itsasotik Mutrikuko Flysch beltzaz gozatzeko aukera izango du bisitariak. Arratsaldeko 17:0etan hasita, 2 orduko iraupena du jarduerak.

 

Hitzaldia

Gaur,  Zumaiako Alondegian eskainiko du hitzaldia Manu Monge Ganuzas doktoreak: “Geodibertsitatea, Geoondarea, geokontserbazioa, geoturismoa eta landa-garapena. Ezagutu, balioan ipintzeko eta kontserbatzeko gakoak”.  Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta euskaraz izango da.