Aste Berdean ere hondakinen bilketa sistemak bere garrantzia izango du

2012/06/01

Astelehenean erraustegien inguruko dokumentala eskainiko da (19:00etan, Aita Marin), eta asteartean, Eduard Moreno, Canet de Mar (Herrialde Katalanak)herriko Ingurumen teknikariak bere herrikoesperientziaren berri emango du (19:00etan Alondegian).

Hondakinen kudeaketaren inguruan bi ekintza antolatu dira. Astelehena Errausketari ateak ixten dokumentala eskainiko da, eta asteartean, Canet de Mar herriko ingurumen teknikariak bere esperientziaren berri emango du.

Datorren astean emango zaio hasiera aurtengo Aste Berdeari. Astelehenan hasi eta hilaren 10a bitartean ekintza eta ekimen ugari izango dira aste honen baitan.

Astelehenean, 19:00etatik aurrera Aita Mari aretoan ‘Errausketari dateak ixten’ dokumentala eskainiko da. Asteartean,  berriz, Canet de Mar (Herrialde Katalanak) herriko Ingurumen teknikaria, Eduard Moreno, izango da 19:00etatik aurrera Alondegian.

Canet de Marren, Kataluiniako beste 90 herritan bezala, hondakinen gaikako bilketa ezarria dute 2005 urtetik, hain juxtu, recollida porte a porte egiten dute. Morenok, urte horietako guztietako esperientziaren berri emango du. Eta urte horietan egin dituzten aldaketa eta hobekuntzen berri ere emango du.

Canet de Mar 14.000 biztanletik gorako kostako herria da. Herri turistikoa izanik, uztailean eta abuztuan ohikoa baino 2.000 eta 4.000 biztanle gehiago izan ohi dituzte. 2. etxebizitza ugari daude herrian. Horretaz gain, 4 kanpin ere badaude bertan.

2005ean gaikako bilketa ezarri zenetik birziklapen maila igo eta gaikako bilketa errazteko hainbat aldaketa egin dituzte. Azken aldaketa, adibidez, aurten bertan egin dute eta bilketa egutegia aldatu dute. Morenok aldaketa horien zergatia eta ondorioak azalduko ditu.

Bere azalpenetan, herriko etxebizitza eta gune ezberdinetan nola egiten den bilketa azaltzeaz gain, denda, taberna eta merkatal eta industria guneetan nola funtzionatzen duen sistemak ere azalduko du.  

 

Agenda:

Ekainak 4, astelehena

·         “Errausketari ateak ixten” dokumentalaren emanaldia, 19.00, Aita Marin.

 

Ekainak 5, asteartea:

·         “Kutsidazu bidea” hondakinen inguruko jolasa, 17.30-19.30, Algorri Interpretazio Zentroan.

 

·         “Atez ate hondakinen bilketa sistema, Kataluniako esperientzia” hitzaldia, 19.00, Alondegian.

Hizlaria: Eduard Moreno, Canet de Mar udalerriko ingurumen teknikaria.

 

Ekainak 6, asteazkena:

·          “Sorgin-orratzen sekretuak” hitzaldia, 19.00, Algorrin.

Hizlaria: Iñaki Mezquita, Aranzadi Zientzia Elkartea.

 

Ekainak 7, osteguna:

·         Argazki Rallyen Sari banaketa, 19.00, Alondegian.

 

Ekainak 8, ostirala:

·         Zaragozako ECOZINE Ingurumeneko Zinemaldiaren 2011. edizioko zinema-emanaldia, 19.00, Aita Marin.

 

Ekainak 9, larunbata:

·         “Algorriko jolasa” Zumaiako ekosistemen inguruko tailerra, 11.00-13.00, Algorri Interpretazio Zentroan.

 

·         “Baratza balkoian”, 11.00-14.00, Beheko Plaza.

 

·         Algorri Interpretazio Zentroan ate irekiak.

 

Ekainak 10, igandea:

·          “Jolas eta zilarrezko txartela” antzerkia, 12.00, Aita Mari arteoan.

 

·         Algorri Interpretazio Zentroan doako “barne bisita eta oinezko irteera geologikoa”, 12.00-13.30.

 

·         Algorri Interpretazio Zentroan ate irekiak.

 

Ekainak 2-10:

 

Erakusketak:

·                     “Sorgin-orratzen sekretuak” Aranzadiko partaidea den Iñaki Mezquitaren argazki erakusketa, Algorri Interpretazio Zentroan.