Aste honetan ere bada non aukeratu
Aste honetarako ere ekimen ugari daude antolatuta zumaian. Bihar bertan, abuztuak 14, 20:00etan, Kike Biguriren bakarrizketa saioa izango da Itzurun tabernan. Ondoren, 23:00etan, Antonio Lizana Quintent-en 'De viento' diskoaren aurkezpena izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Ostegunean, berriz, Kaleko Pintura lehiaketa egingo da, goizeko 9:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, Koadrilen Eguna izango da, eta egun osoan hainbat ekintza egingo dira.



