Aste honetan, herri inguruan izan den gehiegizko presentzia polizialak, kezka sortu dio Udal Gobernuari

2012/09/14

Pasatu den asteazkenen arratsean, Zumaiako sarrera irteera guztietan Guardia Zibil zein Ertzaintzaren presentzia nagusi izan zen. Zarautz alderako irteeran zein Txiki Erdiko biribilgunearen inguruan Guardia Zibilaren kontrola, eta, metro gutxira, Ertzaintzaren kontrola izan ziren. Atzo, osteguna, berriro ere poliziaren presentzia izan zen Zumaian. Nahiz eta ez izan herenegun bezalako nabarmena. Horren aurrean, Udal Gobernuak herriko bizilagun zein bisitariek Zumaian oztoporik gabe sartu-irtenean ibiltzeko duten eskubidea aldarrikatu eta bermatu nahi du. Horrekin batera, berriro horrelako egoerarik gerta ez dadin behar den lekuan kexa edo salaketa egiteko konpromisoa hartzen du. Horretaz gain, herrian poliziak esku-hartzeren bat egin behar duenean Udalak gutxiengo informazioa izatea eskatuko du.