Aste honetatik aurrera, ekintza ugari Beheko Plazako karpan

2012/12/18

Zumartian eta Zumaiako Udalaren departamendu ezberdinek egindako hausnarketa baten ondorioz, aurtengo gabonetan argiak jarri beharrean aterpea emango duen karpa jarri eta bertan ekintza ezberdinak egitea erabaki da. Ostiral honetan bertan, Santo Tomas Eguneko ekintzekin irekiko da karpa. Urtarrilaren 4a arte ia arratsaldero izango dira ekintza ezberdinak bertan.

Egitaraua

Abenduak 21

17:00etatik 21:00etara: Txorizo postuak, Herri eskolak jarrita.

17:00etatik aurrera, bertso eskola eta Musika Eskolaren eskutik txrikitixa.

19:00etatik aurrera, Kupela taldearen kontzertua.

 

Abenduak 22-23

17:00etatik 21:00etara: Zumaiako 15 dendaren azoka berezia.

Eskulan tailerra (izena emateko, rubio margoak dendan), zezen mekanikoa, musika….

 

Abenduak 26

Gabonetako parkea: Txiki-txokoa zaindariekin, 2 play station eta puzgarriak.

18:00etatik aurrera,  erromeria Joxe Mendizabalekin.

 

Abenduak 27

Gabonetako parkea: Txiki-txokoa zaindariekin, 2 play station eta puzgarriak.

19:00etatik aurrera, Dardarada tinbalada batukada.

 

Abenduak 28

Gabonetako parkea: Txiki-txokoa zaindariekin, 2 play station eta puzgarriak.

19:30etatik aurrera, Beheko Plaza Abesbatzaren kontzertua.

 

Abenduak 29

Gabonetako parkea: Txiki-txokoa zaindariekin, 2 play station eta puzgarriak.

16:00etatik aurrera, Dantza antza lehiaketa.

 

Abenduak 31

13:30etatik aurrera, Biko Lasterketa eta erakusleiho lehiaketako sari banaketa.

 

Urtarrilak 2

Gabonetako parkea: Txiki-txokoa zaindariekin, 2 play station eta puzgarriak.

16:00etatik aurrera, Zu abeslari karaoke lehiaketa.

 

Urtarrilak 3

Gabonetako parkea: Txiki-txokoa zaindariekin, 2 play station eta puzgarriak.

19:00etatik aurrera, Azkaiter Funk Band taldea

 

Urtarrilak 4

Gabonetako parkea: Txiki-txokoa zaindariekin, 2 play station eta puzgarriak.

18:30etatik aurrera, eskutitzak jasotzea.

 

Gabonetako haur parkea:

Abenduaren 26, 27, 29 eta urtarrilak 2, 3 eta 4: 11-00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Abenduak 28: 11:00-14:00etara eta 16:30-19:30etara.

Egun osorako sarrera: 2 euro.