Aste Santuan Astigarragara ibilaldia egingo dute Ludotekatik
9-12 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta txangoa eta deialdia irekia da. Izen-ematea martxoaren 24a bitartean egongo da zabalik.
Zumaiako Ludotekak ibilaldi berri bat antolatu du Aste Santurako. Apirilaren 7an Astigarragara joango dira eta Santiago Mendi aterpean pasako dute gaua. 9-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago txangoa eta deialdia irekia da.
Ibilaldian hainbat ekintza egingo dituzte. Horien artean, mendi ibilaldia eta sukaldaritza tailerra.
Plazak mugatuak izango dira eta izena emateko epea martxoaren 24a bitartean egongo da zabalik. Apuntatzen direnek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta hor sartuko dira jatorduak, autobusa eta baita aterpea ere. Interesatuek Ludotekan eman beharko dute izena eta ordainketa ere bertan egin behar da.
Martxoaren 30ean Txuri-Urdinera
Astigarrako txangoaz gain, Ludotekako arduradunek beste irteera bat ere antolatu dute hil bukaerarako. Kasu honetan, Ludotekako haurrei zuzenduta egongo da eta Donostiako Txuri-Urdinera joango dira egun-pasa. Izen-ematea 7 euro izango da horretarako matxoaren 22tik 27a bitartean joan beharko da Ludotekara. Hemen ere plazak mugatuak izango dira eta gaztetxoei aldatzeko arropa ematea gomendatzen zaie.



