Aste Santuan haurrentzako tailerrak eskainiko ditu Algorri Interpretazio Zentroak

2009/04/14

Aste Santuan egunero zabalduko ditu ateak Zentroak eta egunero eskainiko dituzte haurrentzako tailerrak.


Aste Santuan haurrentzako tailerrak eskainiko ditu Algorri Interpretazio Zentroak
Algorri Interpretazio Zentroak egunero zabalduko ditu ateak Aste Santuan. Ordutegi hau izango du: goizez 10:00etatik 13:30era eta 16:00retatik 19:30era. Ohiko eskaintzez gain, haurrentzako tailerrak eskainiko dituzte apirilaren 14tik 19ra. Egunero eskainiko dituzte tailerrak eta doan izango dira.

Hauek dira Algorri Interpretazio Zentrotik haurrei eskainiko zaizkien tailerrak:

- 6-8 urte bitartekoentzat Zumaiako ekosistema naturaletako bizidunen horma-irudiak.
- 8-10 urte bitartekoentzat denborapasak.
- 10-12 urte bitartekoentzat Zumaiako ekosistema naturaletako bizidunen ginkana.