Asteartean, 19:00etan, Alondegian garraio hobetzeko bilera egingo da

2013/10/11

Gipuzkoako Foru Aldundiak herri arteko garraio publikoa herritarren beharretara hobeto egokitzeko prozesu bat abiatu du eskualde ezberdinetan. Hala, garraio proiektua definitzeko, herrietan prozesu parte hartzaileak jarri ditu martxan. Zumaian, datorren asteartean, urriak 15, 19:00etan egingo da bilera, Alondegian. Aurrez, aste honetan etxe guztietara eskuorri bat bidali da, bete eta herrian jarri diren postontzietan botatzeko (Udaletxean, Alondegian, Kiroldegian eta Turismo bulegoan). Informazio gehiagorako edo galdetegia betetzeko: www.garraioahobetzen.net.