Asteartean bilduko da Kultur Mahaia
Hilaren 15ean, asteartean, Kultur Mahaiak bilera irekia egingo du 19:30etatik aurrera Alondegiko Oxford aretoan. Bilera horretan kultur taldeek zein kultur munduaren inguruan interesa duen edonork har dezake parte. Kultur programazioa, taldeen berri izatea eta, Aita Mariren urteurrena izango dira hizketagai oraingoan. Edozein zalantza argitzeko kultur etxera jo dezakete herritarrek.



