Asteartean (hilak 18), Gipuzkoako Foru Aldundia Urola Kostako herritarrekin bilduko da
'Herritarrekin' egitasmoaren baitan, eskualdeen egoeraz eta aldundiaren asmoez hitz egiteko bilerak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Urola Kostako bilera Zarautzen egingo da, datorren asteartean (irailak 18) Antoniano ikastetxean, 19:00etatik aurrera. Bilera horietan aldundiko ordezkaritza batek hartuko du parte, tartean, Martin Garitano Ahaldun Nagusia izango da.



