Asteartean, hilak 19, jaiotza eta erregeen ekitaldiak antolatzeko bilera
Gero eta gertuago daude Gabonak, eta herritarrak Udalaren laguntzarekin ari dira jaiotza eta erregeen ekitaldiak antolatzeko lanak aurreratzen. Hori dela-eta, datorren asteartean, hilak 19, 19:00etan, ALondegian beste bilera bat egingo dute. Bertan, ekitaldietarako lan banaketa antolatu eta taldeak osatuko dira. Beraz, herritarrei dei egiten zaie egun horietan zein aurreko lanetan parte hartzeko, eta bilerara joateko. Edozein zalantza edo argibide jaso nahi duenak, Alondegira jo besterik ez du (kultura@zumaiakoudala.net edo 943 861056).



