Asteartean, otsailak 25, 'Lasa eta Zabala' filma grabatuko dute herrian
Badira aste batzuk 'Lasa eta Zabala' filma grabatzen hasi zirela. Hainbat lekutan egin behar dituzte grabaketak, eta datorren asteartean, otsailak 25, Zumaian izango dira grabaketa lanetan. Hori dela eta, egun horretan zenbait lekutan ezingo da aparkatu. Goizean, alde zaharrean egingo dituzte grabaketak, eta Arritokieta kalean eta Foruen Enparantzan ezingo da aparkatu. Bazkal ostean, berriz, Inpernupeko kalan izango dira, eta Deba kalean eta Juan Belmonte kalearen bukaeran ezingo da aparkatu. Zumaiako Udalak jarriko diren seinaleak errespetatzeko eskatzen die herritarrei.



