Taldeak lau kidekoak izango dira, eta horietatik gutxienez bi zumaiarrak izan beharko dira bandera irabazteko. Talde bakoitzak arduradun bat izendatu eta haren telefono zenbakia eman beharko du. Irabazleek bandera eta Geoparkeak eskainitako bisita gidatua jasoko dituzte; gainera, emakumeen partaidetza saritzeko bandera berezia banatuko da, eta parte-hartzaile guztien artean bisita gidatu baten zozketa egingo da.
Asteartean zabalduko da Olarro Eguneko batel estropadan parte hartzeko izen ematea
Irailaren 19an izango da Olarro Eguna, eta urtero bezala, batel estropada jokatuko da goiz partean errioan. Irailaren 1etik 15era artean eman ahal izango dute izena estropadan parte hartu nahi duten taldeek.
Olarro Eguneko XVIII. bandera banatuko dute irailaren 19an jokatuko den batel estropadan. Izen-ematea irailaren 1ean zabalduko dute eta hilaren 15ra bitartean egongo da zabalik. Lubaki kiroldegian entregatu beharko da izen emate orria.
Izen-ematea:
- Epea: irailak 1-15, biak barne.
-
Lubaki kiroldegian
-
Nahitaezkoa da izen emate orria betetzea, eta behin izena emanda, parte-hartzeko konpromisoa hartzen da.
-
Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 13 urte (2026eko abenduaren 31n duten adina kontuan hartuta)
> Izen-emate orria
> XVIIII. batel estropada: araudia
Entrenamenduak:
irailaren 1etik 15ra Lasuna txalupa erabiltzeko aukera egongo da. Entrenamenduetarako txalupa libre noiz dagoen kontsultatzeko, Turismo Bulegora idatzi edo deitu daiteke, eta ordua erreserbatu (turismoa@zumaia.eus / 943-14 33 96).



