Asteartetik aldaketak izango dira txikierdiko biribilgunetik zirkulatzeko
Txikierdiko biribilgunea eta Narruondo lotzeko pasabidea eta bidegorria egiteko lanak direla eta, aldaketak izango dira trafikoan. Bihartik aurrera (otsailak 25), Narruondotik Zumaiara edo Zumaiatik Narruondora arteko ibilbidea egiteko saihesbidea erabili beharko da. Gaur egun Narruondotik saihesbidera zuzenean sartzeko dagoen bidea bi noranzkoetan erabiltzeko moduan jarriko da hori posible izan dadin. Lanek apirilaren hasierara arte irautea aurreikusten da.



