Asteazkenean, 15:15ean Berdintasun Foroa elkartuko da
Gaian interesa duen herritar orok har dezake parte foroan.
Hilero egin ohi duen bezala, bilera egingo du aste honetan ere Berdintasun Foroak, eta herritar orok har dezake parte bertan. Foro horrek nola funtzionatzen duen ikusi, eta bertako kide izan nahi duenak, asteazkenean, hilak 18, 15:15ean Alondegira agertu besterik ez du. Bestela, nahikoa du Berdintasun Sailarekin edo foroko kideren batekin harremanetan jartzea.
Eginbeharra
2010ean sortu zenetik, gizartean eta, batik bat, Zumaian gizon eta emakumeen berdintasuna ahalbidetuko duten baldintzak bermatzeko lanean ari da. Hori lortzeko, herriko bizimoduko arlo ezberdinetan (kulturan, politikan, kirolean, ekonomian…) emakumeen parte hartzea bultzatu nahi du. Azken finean, berdintasun politikak bultzatuz gizartea eraldatzea du helburu foro honek. Lan horretarako oinarri Udalak osatuta duen Berdintasun plana du.



