Asteazkenean, 17:00etan Berdintasun Foroa
Asteazkenean, hilak 5, 17:00etan Berdintasun Foroa bilduko da Alondegian. Esku artean dituzten gaien jarraipena egingo dute, baina besteak beste, azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira egin nahi denaz hitz egingo da. Herritarren ekarpenak jasotzeko une egokia izango da. Berdintasun Foroa herritar eta eragile orori irekia da, eta bertan parte hartzeko bilerara azaltzea besterik ez dago.



