Asteazkenean, 20:00etan ez-ohiko plenoa izango da
Udalbatza 20:00etatik aurrera izango da bilduta gai-zerrenda aztertzen.
1. Aurreko bileretako aktaren onarpena, bidezko bada: (2013.05.02; 65zbkia. )
2. Xabier Gallastegi Idigorasek, EAJ-PNV taldearen zinegotzi kargua hartzea.
3. Ogasuna
3.1. Irizpena
2012ko abenduaren aparteko ordainsariaren ordainketa onartzea, bidezko bada.
3.2. Proposamena
Kreditu aldaketa onartzea, bidezko bada.
4. Hirigintza
4.1. Irizpenak
- Bizikleta eta oinezkoentzako zumaia-arroa zatiaren (2. ibilbidea: donostia-mutriku) I. fasea (zumaia-narrondo) egiteko proiektu berrikusiko (13-bi-62/2011-RP) eta proiektuaren dokumentazio osagarriko lanak egiteko eta finantzatzeko hitzarmena onartzea bidezko bada.
- Hirugarren sektorekoa izatetik etxebizitzetarakoa izatera aldatzeko jarduerak arautzen dituen ordenantzaren lehen aldaketari behin betiko izaeraz onartzea, bidezko bada.
5. Gizarte zerbitzuak
5.1. Irizpenak
- Zumaiako Udaleko gizarte laguntzako dirulagutnzak erregulatzen dituzten arau espezifikoak onartzea, bidezko bada.
- Zumaiako Udaleko gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteei diru-laguntzak emateko oinarriak behin-behineko onarpena ematea, bidezko bada.
6. Euskara eta Hezkuntza
6.1. Irizpena
EBPNren 2009-0212 plan estrategikoa urtebetez luzatzeari hasierako onarpena ematea, bidezko bada.
7. Proposamena
7.1. Onkologioaren etorkizunari buruzkoa, bilduk eta aralar taldeak aurkezturikoa.



