Asteazkenean amaituko da EPAko ikastaroetan izena emateko epea

2010/09/13

Matrikulaziorako 9:30etik 13:30era bitartean egongo da zabalik EPAko bulegoa, Aita Mari zinemaren gaineko lokalean.

 

Asteazkenean, irailaren 15ean, amaituko da EPA helduen eskolan izena emateko epea. Besteak beste, ondorengo eskaintza egingo du EPAk ikasturte berriari begira:

- Bigarren Hezkuntzako titulua.

- Etorkinentzako Hizkuntza programa

- Unibertsitaterako sarbidea frogaren prestaketa (Zarautz).

- Goi Zikloetarako sarbidea frogaren prestaketa (Zarautz).

Matrikulazioetarako 9:30etik 13:30era bitartean egongo da zabalik EPAko bulegoa, Aita Mari zinemaren gaineko lokalean. Arduradunek azaldu dutenez, matrikulazio epea amaitu ondoren ere aukera eskainiko dute aipatutako ikastaroetan apuntatzeko, beti ere tokia egonez gero.