Asteazkenean bilduko da lehen aldiz Kultur Mahaia

2012/05/28

Asteazkenean, hilak 30, Zumaiako Kultur mahaiaren lehen bilera deitu du Udalak, 20:00etan Alondegian izango da. Bertara, herriko kultur taldeez gain, kultur arloko norbanakoak eta kulturaz kezkaren bat duen oro dago gonbidatuta. Mahai horrek eztabaidarako eta hausnarketarako egitura izan nahi du; herritarren ekarpenak, iradokizunak eta iritziak partekatzeko eta dinamika berriak abiatzeko puntua. Lehen bilera horretan, mahai horri jarraipena emateko oinarriak ezarriko dira.