Asteazkenean bukatuko da Boskirol probarako izena emateko epea

2010/08/16

Larunbatean, koadrilen egunean, jokatuko da proba goizeko 12:00etan hasita.

 

Larunbata honetan, hilak 21, jokatuko da Boskirol probaren XI. edizioa, eta bertan parte hartu nahi duenak asteazkenera arte (abuztuak 18) du izena emateko epea. Izena, Zumaiako Turismo bulegoan eman beharko du. Boskirol proba goizeko 12:00etan hasiko da. Lehenengo haur eta gaztetxoen proba jokatuko da, eta ondoren, helduena.

Boskirol proba 6 laguneko taldeek errelebo erara jokatzen dute; kirol bakoitzerako lagun bat, eta beste bat antolaketan laguntzeko. Gernika parkearen hasieran eta Mendaro Marinela kalean egiten ari diren obrak direla medio, aldaketak izango dira aurtengo ibilbidean. Mendiko bizikleta eta irristailuetako probak Urola ibaiaren pasealekuan, Itsas kiroldegia eta ur araztegiaren artean egingo dira.
Proba honetan parte hartu nahi dutenek turismo bulegoan eman beharko dute izena abuztuaren 18ko 20:00ak baino lehen. Izen-ematea doan da.

Izena ematen duten talde guztiekin antolaketarako bilerak hilaren 20an egingo dira turismo bulegoan bertan, 18:30ean gaztetxoekin, eta 19:00etan helduekin.
 
Informazio gehiagorako 943 86 15 30 edo 943 14 33 96 telefonora dei daiteke.