Asteazkenean, 'Estu-pilulak' antzerki forumarekin hasiko dira Martxoren 8aren harira antolatutako ekintzak
18:30etan hasita, Alondegian izango da ekimena.
Martxoaren 7an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan, hasiko dira egun horren harira Zumaiako Udalaren Berdintasun Sailak antolatutako ekintzak. Asteazkenean, 'Estu-pilulak' antzerki forumean parte hartu ahal izango da 18:30etatik aurrera Alondegian.
Antzerki-foruma
'Estu-pilulak' antzerki forumak, maskulinitate tradizionalaren eraikuntza sozialak gizartean, emakumeengan eta gizonezkoengan zer nolako eragina duen ikusarazten digu.
Horretarako bi zatitan banatzen da ekintza hau: antzezlana, alde batetik, eta foruma, bestetik. Bigarren zati honetan publikoa talde txikitan banatzen da lehenengo zatian ikusi eta entzundakoarekin hobeto lan egin ahal izateko.
Egitaraua
Martxoak 7: 'Estu-pilulak' antzerki-foruma. Ordua: 18:30ean. Alondegian (euskaraz).
'Estu-pilulak' antzerki forumak, maskulinitate tradizionalaren eraikuntza sozialak gizartean, emakumeengan eta gizonezkoengan zer nolako eragina duen ikusarazten digu.
Horretarako bi zatitan banatzen da ekintza hau: antzezlana, alde batetik, eta foruma, bestetik. Bigarren zati honetan publikoa talde txikitan banatzen da lehenengo zatian ikusi eta entzundakoarekin hobeto lan egin ahal izateko.
Martxoak 8: Kontzentrazioa, Urola Kostako Koordinadorak deituta. Ordua: 20:00etan. Magnoliopean.
22:00etan: Zine foruma: “Nader y Simin, una separacion”(gazteleraz)
Zuzendaria: Asghar Parhadi.
Zaktoreak: Leila Hatami, Peyman Moaadi.
Berlinen saritutako pelikula bikaina.
Laburpena: bikote bat banatu eta herritik alde egitera behartua da, elkar maite duten arren.
Martxoak 9: Antzerkia: 'Carrera de obstaculos'. Aita Mari zineman. Ordua: 22:00etan. (gaztelaniaz)
Komedia honetako lau historien bidez emakumeek eguneroko bizitzan izaten dituzten zailtasunak jartzen dira agerian. Gure buruari barre egiteko aukera ezin hobea eskaintzen digu, barre egiteak bizitza luzatzeaz gain zama arintzen laguntzen digu eta.
Martxoak 15: Tailerra: Familia berdintasunean I.
Ordua: 18:30ean. Alondegian. Hizlaria: Agipaseko aditua (euskaraz).
Martxoak 22: Tailerra: Familia berdintasunean II.
Ordua: 18:30ean. Alondegian. Hizlaria: Agipaseko aditua (euskaraz).
Tailerrak: Familia berdintasunean.
- Zer esan nahi du "berdintasunean"?
- Zertan gara berdinak emakumeak eta gizonezkoak? Zertan ez?
- Guraso rolak familian: gurasoen betebeharrak eta rolen banaketa.
- Guraso rola, bikote rola.
- Helburua: familia osasungarria.



