Asteazkenean, hondakinen gaikako bilketa sistemaren inguruko lehen bilera egingo da herritarrekin
Zazpi bileren lehena datorren asteazkenean, hilak 11, 19:00etan Alondegian izango da herrigunekoekin.
Zumaiako Udalak aste honetan emango dio hasiera hondakinen bilketa sistemaren inguruan egingo dituen bilera saioei. Martxoaren 22an onartutako mozioari jarraiki, Udalak gaikako bilketa eraginkorrena, atez ateko sistema, herrian ezartzeko prozesua hasi du. Aurreko asteazkenean Imanol Azpiroz aditua izan zen hondakinen bilketaren inguruko azalpenak ematen. Aste honetan berriz, herritarrekin partekatuko dituzte datu eta iritziak udal arduradunek. Bilera hauek informatiboak izango dira, hau da, bilera hauetan atez ateko sistemaz eta hondakinen arazoaz hitz egingo da, baina ez da ezer erabakiko. Horretarako, aurrerago egingo dira bilerak.
Asteazken honetako bilera herriguneko bizilagunekin egingo da. Hitzordua, asteazkenean, hilak 11, 19:00etan Alondegian izango da.
Ondorengo bilerak:
Aprilak 18: Bilera poligonoan bizi direnekin.
Apirilak 25: Bilera gazteleraz.
Maiatzak 2: Bilera Oikian (elkartean).
Maiatzak 3: Bilera Narrondon (Gure Ametsa elkartean).
Maiatzak 9: Bilera landa eremuan bizi direnekin.
Maiatzak 16: Bilera ostalari eta merkatariekin.
Hitzaldia eta bilera guztiak (Oikia eta Narrondokoa izan ezik) 19:00etatik aurrera izango dira, Alondegian. Bilera guztiak euskaraz izango dira, apirilaren 25ekoa izan ezik (gaztelaniaz).
Zalantza edo proposamenak jasotzeko udaletxeko ateak irekita daude. Udalera jotzeko, bertatik pasatu, 943 86 5025 telefonora deitu edo kexak-iradokizunak@zumaiakoudala.net helbidera idatzi daiteke.



