Asteazkenean, itxita izango da Moilaberriko zubia

2012/07/23

Zubian sortutako zenbait arazo konpontzeko, uztailaren hasieratik obretan ari dira zubian. Obrak behar bezala burutzeko, asteazkenean, hilak 25, zubia itxita izango da. Beraz, ezingo da egun osoan zubitik pasatu. Bide onetik doazen, lan horien bidez, alde batetik, hezetasun pixka bateko egunetan lurzorua labainkorra ez izateko neurriak hartuko dira. Beste aldetik, berriz, arranpetako egurra altxatzen hasi zenez, eta egurra altxa eta koskak sortu direnez, horri irtenbidea emateko, arranpetako egurrak kendu eta hormigoiarekin egokituko dituzte arranpak.