Asteazkenean, Jon Sarasuaren hitzaldia Alondegian

2012/02/13

Sarasuak, 'Euskara, bestela ez gara' zikloaren barruan, 'Norabideari begiratu batzuk' hitzaldia eskainiko du hilaren 15ean (asteazkena) 19:00etatik aurrera, Alondegian.

Euskara Zerbitzuak antolatua duen 'Euskara, bestela ez gara' zikloaren barruan, hirugarren hitzaldia izango da datorren asteazkenean, hilak 15. 'Norabideari begiratu batzuk' izenekoa da, eta Jon Sarasuak emango du, Alondegian, iluntzeko 19:00etan.

 

Euskal hiztun komunitatearen berreskurapen partzial baten aroa bizi izan da azken bost hamarraldiotan. Aro horri, begiratuta ikasteko asko dago hortik eta hainbat ahalegin-ildok zentzu handia izaten segitzen du. Bestetik, ordea, desafio zahar eta berri lodi xamarraren aurrean aurkitzen da hiztun komunitatea.

           

Jon Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1966) bertsolari eta soziologoa da. Kazetaritza eta Soziologia ikasi zituen Bilbon. 1996an Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari lanarekin doktoratu zen.

Bertsolaritzaren munduan oso gazte sartu zen, eta Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalista ere izan zen 1986an, 19 urte zituela. 2002. urtera arte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna izan zen.

Gaur egun, bertsolari lanak aspaldi utzita, Mondragon Unibertsitatean irakasle dabil, Huhezi fakultatean, eta Sorguneak ikertegian ere aritzen da. Hainbat artikulu eta liburu idatziak ditu, hauek ezagunenak: Txepetxekin solasean, Biziaren hizkuntzaz (1997, Gara), Zozoak beleari (1997, Alberdania, Andoni Egañarekin batera) eta Ertzeko zatiak (2010, Argia).