Asteazkenean mahai-ingurua: 'Eta Zumaian, bagara?'

2012/02/28

Euskara Zerbitzuak antolatua duen 'Euskara, bestela ez gara' zikloaren barruan mahai-ingurua izango da hilaren 29an Alondegian, iluntzeko 19:00etan. Belen Uranga, Jon Maia, Josu Waliño eta Markel Peñalba arituko dira hizketan.

 

'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa bere bukaerara iristen ari da. Bukaera emateko mahai-ingurua antolatu dute. Bertan, gogoeta egingo da Zumaian gaur egun euskarak duen egoeraz, etorkizunari begirako estrategiez… Aurreko hitzaldietan azaldutako gai batzuk herriko testuingurura ekartzeko saiakera egingo da: euskal kultura, teknologia berriak, aldaketa sozialak, etab.

 

Lau zumaiar hauek jarriko dira mahaiaren bueltan: 

 

Belen Uranga: Soziolinguistika Klusterreko teknikaria eta Hizkuntza aniztasunaren ikerlaria.

Jon Maia: bertsolaria, idazlea eta kultur eragilea.

Josu Waliño: idazlea, Elhuyarreko Berrikuntza eta proiektuen zuzendaria eta Baleikeko kidea

Markel Peñalba: Bertso irakaslea, ingeniaritza ikaslea eta ZUGAko kidea