Asteburua, ekintzaz beteta

2012/06/21

Ostiraletik igandera bitartean, Euskal Herriko kultura eta historia aztertzeko gunea bilakatuko da Zumaia

 

Ekainaren 22tik 24ra bitartean ekintza ugari izango dira Zumaian. Bi helburu nagusi izango dira; alde batetik, herrialde ezberdinetako produktuak ezagutu eta erosteko aukera izango den azoka egingo da, Amaia plaza eta inguruetan. Eta bestetik, Euskal Herriko histori eta kultura gehiago ezagutu eta plazaratzeko hainbat ekintza egingo dira.

 

Hona hemen asteburuko agenda:

Ekainak 22, ostirala

17:00: Marinel-azokaren irekiera

17:30: Erakusketa iraunkorra: Euskal erreferentziak eta konkistak

18:30: Hitzaldi musikatua: Euskal kantagintza berriaren historia, Andoi Tolosa 'Morau'-ren eskutik.

20:00: Kantaldia: Petti

Ekainak 23, larunbata

11:00: Marinel-azokaren irekiera

12:00: Hitzaldia: 1512, Nafarroaren konkista. Hizlaria, Algel Rekalde (Nabarralde)

13:00: Erramun Martikorenaren musika emanaldia

17:00: Haur-antzerkia: Arrain herriaren memoria galdua (Ixabel Agirresarobe eta hodei Unzueta)

18:30: Ikus-entzunezkoa: Gipuzkoaren jatorria

20:00: Juan Mari Beltranen musika emanaldia: Herri-musikaren soinu tresna

Ekainak 24, igandea

11:00: Marinel-azokaren irekiera

12:00: Hitzaldia: 1200. urteko konkistaren ondorioak. Hizlaria, Aitzol Altuna (Nabarralde)

13:00:Aintzina Folk taldearen musika emanaldia

16:30: Antzezlana, Ganboatarrak eta oinaztarrak ( Kukubiltxoko Marifeli Etxeandia eta Josu Kamara)

17:00: Bertsolharitza: Elkarri eragiteko haurrentzako kantu-bertsoa (Ibai Esoain)